Igandean, San Isidro eguna

Maiatzaren 15a egun berezia izaten da baserritarrentzat. Urtero bezala, ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte eskualdean barrena. Jarraian, Amasa, Asteasu eta Zizurkilgo egitarauak:
 

Amasa
Amasako San Isidro Kofradiak, Amasa-Villabonako Udalaren laguntzarekin egitarau hau antolatu du:
10:30 Meza nagusia.
12:00 Oinargi Taldearen emanaldia
Ondoren bertsolariak, Loidisaletxe eta Larrañaga.
14:00 Bazkaria, Uxo Toki elkartean, bertsolari eta trikitilariek alaituta.
20:30 Uxo Toki elkartean afaria, Kupela taldearekin.
Egun guztian zehar Kupela Taldea ibiliko da auzoa alaitzen.

Asteasu

11:00 Meza

13:00 Erakustaldia probalekuan. Joxe Barriolaren eta Itxaso Arrutiren idi pareak, nor baino nor. 1200 kiloko harriarekin, 20 minutuko saioak.

14:00 Bazkaria Sarasola sagardotegian

Bertsolariak, Jexux Mari Irazu eta Agin Laburu.

Erromeria trikitilariekin.

 

Zizurkil

10:00 Meza

11:45 Pilota partida, eskuz binaka. Peru Labaka eta Jon Erasun/ Xabier Urbieta eta Murgiondo.

13:15 Aizkolariak. Atutxa eta Unai Otaegi. Irazu eta Jokin Alkizalete.

14:00 Bazkaria Iriarten, bertsolari eta trikitilariekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!