Inbertsioak erabakitzeko parte hartze datuak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 13a, 02:00

Udalak emandako datuen arabera, hamaika inbertsio estrategikoak aukeratzeko 1411 proposamen jaso dituzte. Horietatik 182 online jaso dira, 308 informazio karpetan eta gainerako 921 proposamenak herrigunean zehar ipinitako buzoi eta kutxatan. Udalak bidalitako oharrean, Mikel Pagola alkateak balorazio positiboa egin du eta eskerrak eman nahi dizkie herritarrei.

Ibatuz enpresak prozesuarekin jarraituko du, hasteko eta behin proposamen horiek guztiei balioa emateko beharrezko konprobazio lanak egin behar dituzte. Eta horrekin batera proposamen bakoitzak jasotako babesa zenbatu beharra daukate.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!