Ikasleen erakustaldia Zumea plazan

La Salle Berrozpe Ikastetxeak Lanbide Heziketarako azken teknologiekin erakustaldia egingo du ostegun honetan Zumea plazan, arratsaldeko 17:30etik 19:30era bitartean. Karpa batean 3D inprimagailuak, dronak, domotika aparailuak eta beste ikusgai izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!