Zubimusu Ikastolak Finlandiako metodoa ezarriko du bullyingari aurre egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 11a, 02:00

Zubimusu Ikastolak bat egingo du datorren ikasturtean KiVa metodoa ezarriko duten gainerako 52 ikastolekin, Finlandian bullyingari edo eskola jazarpenari aurre egiteko  martxan jarritako metodo bera praktikan jarriz

Behin programa ezagututa, aztertuta eta hango esperientziak jasota, Ikastolen Elkarteak Finlandiako Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu du hemengo ikastoletan sistema ezarri ahal izateko. “Frogatuta dago kiVa dela metodorik eraginkorrena eskola jazarpen kasuak murrizteko”.

 Zubimusuk ere parte hartu zuen urtarrilean egindako Jardunaldi Pedagogikoetan non ikastolei metodoa xehetasun guztiekin aurkeztu zitzaien. “Noski, abantailak ikusita, Zubimusun prest gaude beharrezkoa den formakuntza jaso eta martxan jartzeko”, azaldu du Ana Santamaria zuzendariak. “Jakitun gara bullyingaren aurka beharrezkoak diren neurriak hartu egin behar direla zeren gaur egun, gainera, eskola jazarpena ez da gelara edo eskola ordutegira mugatzen. Internetarekin eguneko 24 orduan pairatu dezake bullyinga biktimak”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!