Villabonako martxa zikloturista eta cycling saioa, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 11a, 02:00

Igande goizeko 08:00etan Villabonatik atera eta Nafarroan barrena ibili ondoren, Villabonara itzuliko dira txirrindulariak. 150 kilometroko ibilbidea du frogak. www.kirolprobak.com gunean egin daiteke izena ematea. 

Igandean bertan, Errebote plazan egingo dute cycling saioa, 10:00etatik 12:00etara. 40 minutuko hiru saio egingo dituzte, Busy, Ruben Caballero eta Olara Toral begiraleen gidaritzapean. Jan-edanak izango dituzte amaieran, eta opari zozketa ere izango da. Lekua hartu nahi duenak, 647 006 993 telefono zenbakira deitu beharko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!