Kontzertua larunbatean, San Pedro elizan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 9a, 02:00

Larunbat arratsaldean, 19:30etan hasita, udaberriko kontzertu berezia izango da Asteasuko San Pedro elizan. Musikalis abesbatza, Ana Belén García organo-jolea eta Mirari Irurzun biolin-jolea arituko dira Iñaki Cárcamo zuzendariaren aginduetara. Hauxe da kontzertuko egitaraua:                              

Mozarten Misa brevis in C (Misa de los gorriones)

Polifonia eta Folklorea ( Bach,Mendelssohn,Laboa,Guridi,Busto,Sting,Bernstein)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!