Zizurkilgo plazaren inguruko galdeketa, gaurtik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 9a, 02:00

Pello Mari Otaño plazan zuhaitza jarri edo ez, horixe da erabaki beharrekoa. Gaurtik  hasi eta maiatzaren 17ra bitartean, buzoiak jarrita egongo dira Udaletxean, Iriarten, Plaza Etxeberrin eta Pantxikanen. Parte hartzeko, Zizurkilen erroldatuta egotea eta 12 urte beteak izatea da baldintza. Baiezkoa ateratzen bada, herriko jaietan beste prozesu bat egingo da zer zuhaitz mota jarri erabakitzeko.  Ezezkoa ateratzen bada berriz, zuhaitzik gabeko proiektu bat landuko da. Bietako edozein erabaki hartuta ere, udazkenean herritarren aurrean aurkeztuko da plazaren proiektua ekarpenak jasotzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!