Sarbidea kontrolatzen hasiko dira

Eskola kalea eta Kale Nagusiko oinezkoen bideko sarbidearen kontrol sistema astelehenan jarriko dute indarrean.

Udal oharra:

“Jakina den moduan, Eskola kalea eta Kale Nagusiko parte bat oinezkoen bidea dira. Andoaingo Udaleko Trafiko Ordenantzan jasotakoaren arabera, ibilgailuak debekatuta dute bertarako sarbidea, horretarako ezarritako ordutegiz kanpo edota berariazko baimenik ezean.

Bada, Andoaingo Udalak gogorarazi nahi du, maiatzaren 9an sarbidean jarri den matrikulen detektagailua martxan jarriko dela eta egun horretatik aurrera ordutegiz kanpo baimenik gabe sartzen diren ibilgailu guztiek isuna jasoko dutela.

Bai komertzianteekin zein biziliagunekn egin genituen bileratan esan genuen bezalaxe, hauen egunerokotasuna ez oztopatzeko malgutasunez jokatuko dugu, horretarako dauden behar eta eskaera guztiak aztertuz”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!