Kirol Aste oparoa, maiatzaren 9tik 15era

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko maiatzaren 4a

Kirol ezberdinak ezagutu eta ondo pasatzeko aukera paregabea eskainiko du Larraulgo Kirol Asteak. Ekitaldi ezberdin eta berriak ere izango dira tartean; ping pong potea edota harrijasotzaile eta halterofiliako altxatzaileen arteko erronka, esaterako. Egitarau osoa, jarraian:
 

Maiatzak 9, astelehena

 17:00 Pilotako entrenamendu irekia, umeentzako.

18:30 Kempo erakustaldia.

 

Maiatzak 10, asteartea

17:00 Multikirol irekia, umeentzako.

18:00 Zumba herrikoia.

 

Maiatzak 11, asteazkena

18:00 Ultrakiroleko dokumentalak.

19:00 Futbito txapelketa.

 

Maiatzak 12, osteguna

18:00 Ginkana.

19:00 Ping-pong-pote.

 

Maiatzak 13, ostirala

19:00 Toka, soka-tira, boloak,…

22:00 Mus txapelketa Herriko Ostatuan (Sariak: 1. Jasotako diruaren %50, 2. %30, 3. %20 eta 4. Bi Ardo botila)

 

Maiatzak 14, larunbata

11:00 Duatloia umeentzat.

12:00 Bote luzeko erakustaldia. Ondoren, parte hartzeko aukera egongo da.

18:00 Harri jasotzaileak VS Halterofiliakoen erakustaldia. (Goretti Amonarriz, Xabi Amonarriz, Ion Ander Iriarte, Iraitz Telleria, Urtzi Telleria, Ekaitz Kortajarena).

 

Maiatzak 15, igandea

06:00 Erniopeko zortzi herrien arteko mendi ibilaldi luzearen hasiera, Asteasutik.

08:00 Erniopeko zortzi herrien arteko mendi ibilaldi motzaren hasiera, Asteasutik. 

11:00 Euskal Olinpiada irekiak (Aduna, Alkiza eta Larraul).

12:00-17:00 Erniopeko ibilaldia Larrauletik pasako da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!