Ekitaldiz lepo iritsi da maiatza Zizurkilera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 3a, 02:00

'Plazida Otaño Aiztondoko liburutegia, elkarrekin aritzeko aitzakia' lelopean ospatuko da aurtengo Maiatza Saltsan ekimena. Ekitaldi sorta zabala prestatu dute aurten ere. Europako zenbait musika eskolen topaketa, dantzari txiki eguna, San Isidro eguna, kultur festa nigeriarra, hitzaldiak..., izango da zertaz gozatu. Egitarau osoa, jarraian:

2016-05-05: Zizurkilgo Bailara Historikoen Toponimiaren Egokitzapenerako eta erabilerarako proposamenaren aurkezpena. Iriarte 19:00.

2016-05-07: Emusik Jaialdia, Musika Eskolen Europako XII. Jaialdia. 10:30etatik Aurrera Pasus Plazan (Eguraldi txarra eginez gero, Intxaur frontoian). Parte hartzaileak:

- Loatzo Musika Eskola.

- Städtische Musikschule Bamberg (Alemania).

- State Music School In Przemysl (Polonia).

- Music School Kreismusikschule Teltow-Fläming (Alemania).

-Jugendmusik Frauenfeld (Suitza).

2016-05-08: - Herri Urratsera autobusa.

- Katu Beltz bigarren eskuko azoka 9:00etatik 14:00etara.

 

2016-05-13: Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketako liburuxkaren aurkezpena. Bi idazle zizurkildar sarituren ipuinak kontatuko dira Plazida Otaño Liburutegian.

18:00etan, 8-10 Urte bitarteko gaztetxoentzat:

  • Bi anai-arrebak eta mamuak, Samara Rodríguez.
  • Bizirik Gaude, Mikel Rebollo.

2016-05-14: Dantzari Txiki Eguna, Bukalai Dantza Taldeak Antolatuta. 17:00etatik Aurrera.

22:00etan Bi Punturen Artean, Alurr Dantza Taldearen eskutik Pasus Plazan (Eguraldi txarra eginez gero, Intxaur frontoian).

2016-05-15: San Isidro Eguna.

2016-05-17: Zertarako Musika? Dokumentala 11:30ean Plazida Otaño Liburutegian. Beñat Barandiaran zuzendariak aurkezpen lanak egingo ditu.

2016-05-18: Zertarako Musika? Dokumentala 19:30ean Plazida Otaño Liburutegian. Beñat Barandiaran Zuzendariak aurkezpen lanak egingo ditu.

2016-05-20: Otaño Eskolako parke berriaren inaugurazio ekitaldia 15:30.

17:00etan Chertat Ipuin Kontaketa Arabiarrez eta euskaraz.

 

2016-05-21:

  • XVIII. Biatloia, 11:00 Zizurkil Goian.
  • Kultur Festa Nigeriarra 18:00etan: Kultura Desberdinetako Haurren Musika Emanaldia eta, ondoren, helduen emanaldia eta nigeriar janari dastaketa, Unidad de Africanos elkarteak antolaturik.

2016-05-23: Iñaki Vergararen Benin, Kale Gorriko Haurrak argazki erakusketaren inaugurazioa Plazida Otaño Liburutegian 19:00etan.

19:30, Bolondres izan nahi al duzu? Mahaingurua.

2016-05-24: Kepa Fernandez De Larrinoaren hitzaldia

2016-05-25: Kooperante izan nahi al duzu? aukera duzu! zatoz informatzera. 19:00etan Plazida Otaño Liburutegian.

2016-05-26: Josu Iztuetaren Biziminez dokumentala 19:00etan Plazida Otaño Liburutegian.

2016-05-27:

- Ipuin Solidarioak. 11:30, Plazida Otaño Liburutegian.

- Ikastetxeetako bertsolaritza ikasle, Bukalai dantza taldeko dantzari eta Loatzo musika eskolako abesbatzako haurren emanaldia. 17:00 Atxulondo Kultur Etxean.

Iluntzean, Lladóko Ordezkariei Ongi-Etorria.

2016-05-28: Segundo Montes/Meanguera-Aiztondo bailarako Senidetze eguna Asteasun.

 

Plazida Otaño Aiztondoko Liburutegia ezagutzeko bisitak egingo dira maiatzean zehar bailarako ikastetxeekin.

Liburutik Antzerkira tailerra 7-10 urte bitarteko haurrentzat irailetik aurrera ostiral edo larunbatetan. Interesik baduzu, izena eman ezazu liburutegian.

Oporretan euskaraz: Haurren izen-emateak:

Ekainaren 27tik uztailaren 22ra 2004-2012 urte bitartean jaiotako haurrei zuzendutako udaleku irekiak Izen emateak Udal Bulegoetan egin beharko dira eta ordainagiria erantsi beharko da maiatzaren 27a baino lehen. Zizurkildar ume guztiak onartuko dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!