Eneko Maiz, Gravni torneoan txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mai. 3a, 02:00

Behar Zana elkarteko pilotariak, Gipuzkoa ordezkatuz, txapela irabazi du 22 urtez azpiko mailan, buruz buru trinketean, eskuz banaka. Kronika eta argazkia (Iñaki Lizaso):

Txapela garrantzitsua lortu zuen pasa den larunbatean Villabonako Eneko Maiz pilotariak Iruñako Larrabide trinketean. Lurraldekako Gravni txapelketan 22 urtez azpiko mailan, eskuz banaka nagusitasun osoz irabazi zuen Behar Zanako pilotariak.

Gipuzkoa ordezkatuz, txapelketa bikaina osatu du Maizek. Ligaxkako partida guztiak irabazita finalera zuzenean sailkatu zen Eneko. Errioxa, Bizkaia, Araba, Iparralde eta Nafarroakoei irabazi ondoren, finalean berriro ere nafar selekzioko pilotaria egokitu zitzaion.

Finalean jokatu zuen agian torneoko partidarik txarrena. Urduritasunak lotuta, galtzaile eta presaka 26-16 galtzen joan zen Vicent Bideondo pilotariaren aurka. Hortik aurrera, ordea,  Maizek bere maila erakutsi eta 26-27koa markagailuratu zuen. Partidari buelta eman ondoren, aurkaria urduritu eta zuzenean 40ra joan zen Eneko. Azken emaitza 40-33koa izan zen eta txapela Villabonara ekarri zuen Maizek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!