Katu beltz bigarren eskuko azoka, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko maiatzaren 3a

Hileroko moduan, Katu Beltz izeneko bigarren eskuko azoka egingo da maiatzaren 8an Zizurkilen. Hileko bigarren igandean egin ohi da, goizeko 09:00etatik 14:00etara bitartean, Zizurkilgo Joxe Arregi plazan (euria eginez gero, Zizurkilgo Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian egin ohi da):

Edonork har dezake parte azokan, aurrez 943 05 77 83 / 619 20 30 58 telefono-zenbakietara deituta. Postua jartzea doakoa da, eta norberak eraman behar ditu postua jartzeko behar dituen baliabideak: mahaia, aulkia…

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!