Kartzelako bixita
Nekanerekin bixita ostiral goizean izan genuen eta oso ondo ikusi degu, animatuta eta indartsu!! Egoera gogorra den arren ondo eta zentratuta ikusi dugu, zalantzarik gabe gogorrena alaba eta bien arteko banaketa izan da. Ordubeteko bixita bereala pasa zaigu eta geniteun kontu guztiak esan gabe gelditu behar…Gogoz berriro bixitara itzultzeko!!
Alaba eskolara eraman ondoren eskolaren patioan bertan atxilotu zutela konfirmatu digu eta handik ordu gutxitara aeroportura eraman eta zuzenean extraditatzen saiatu zirela, gauzak errexten zituen “Procedimiento Simple” izeneko bat sinatuarazi nahi zioten gauzak garbi esan gabe eta sinatu balu hegazkinean sartu eta espainiari bidaliz. Abokatuaren presentziarik gage ez zuela ezer sinatuko eta komisariara eraman zuten azkenean.
Kartzelako baldintzak gogorrak dira, aipatu izan dugun bezela 23 ordu zelda barruan eta patioko ordu bat 13:30-14_30 astez eta asteburuan goizeko 8:30-9:30etara. 23 ordu zelda barruan egotea orokorra dela ematen du Suitzako kartzeletan beraz kartzel aldaketa ematen bada ere oso posible da balditnza hori ez aldatzea. Bai dirudiela beste kartzeletan bxiten baldintzak hobeak direla, hala ere gaur gaurkoz ez dago berririk aldaketa posible honen inguruan. Bixita pezperan 20 bat gutun iritsi zitzaizkion batera, euskerazkoak ere bai, eta ilusioa handiarekiz zegoen. Beraz animatu idaztera asko eskertzen ditu guztion hitzak!! Besarkada handi bat ere eman zigun denoi banatzeko!!
Extradizio kasuaren inguruan ere berri handirik ez dugu, abokatuek dokumentazioa prestatu dute eta orain extradizioaren inguruko bistak hasteko dataren zai. Abokatuak dauden aukera guztiak jorratu dituzte eta hasieratik esan diguten arren extradizioa ez gauzatzea oso zaila izango dela itxaropenari eutsi behar.
Zurich-eko egonaldia
Aipatu beharra daukagu Zurich-eko jendeak asko erraztu digula gure bixita, lo egiteko tokiak utzi dizkigute, kartzelara lagundu digute alemanez eta erderaz hitz egiten duen lagun batek… Benetan jende ona aurkitu dugu. Inguruko jende hau ezkerreko talde desberdinetako jendea da, Nekaneren aldeko Solidaritate talde bat sortu dute eta ekitaldi desberdinak egin dituzte: kartzelaren aurrean kontzentrazioak, hitzaldiak…
Astebukaera honetan Maiatzak 1 ospatzeko manifastaldi, ekitaldi eta festak zituzten, 15.000 lagun biltzen dituzten ekitaldiak eta Nekaneren gaia ere oso presente eduki dute ekitaldi hauetan, Nekaneren inguruko informazioarekin postu bat zegoen, guk larunbatean ordu gutxi batzuk pasa ahal izan genituen bertan eta gutxienez eskerrak emateko aukera izan genuen. Maiatzaren 1ean bertan Nekaneren aldeko ekitaldi bat egin behar zuten 12:00etan eta babes honek bai Nekaneri eta bai ingurukoei ere asko laguntzen digu!!
Ba horixe eskerrak eman Asteasun jasotako babesagatik, bailara eta EH-an eta baita aipatutako Zurich-eko taldeari!!
https://freenekane.noblogs.org/