Garaipen polita lortu du urretxuarrak, bigarrena dagoeneko Urnietan. Ez zegoen bere buruarekin oso konforme baina denborak ikusita marka bikaina lortu du. Iker Oliveri izan da bigarrena eta Jokin Lizeaga urnietarra hirugarrena. Denbora gutxira sartu da Joxe Amunarriz laugarren sailkatua. Sailkapenean Jon Ugalde andoaindarrak zazpigarren postu bikaina lortu du.