Sutea Olagain atzekaldeko pabilioian

Olazar parkera doan pabilioi batek su hartu du gaur eguerdian, Celulosas Sites izenekoan. Sute ikusgarria piztu da, bertan utzita eta pilatuta zegoen zaborrak sua hartzean. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu da. Kalte pertsonalik ez dago, eta dagoeneko utzia zegoen pabilioi orain erabat hondatuta dago.

[Argazkiak] [Bideoa]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!