Pregoia Katramilaren eskutik

Zumeatarra danborradakoak izan ziren lehenak iriste, ondoren Erraldoi eta buruhandiak eta azkenik Gora Kaletxiki txaranga. Orduantxe Zubiaurre etxeko lehen solairuko balkoira Katramila antzerki taldeko dozena erdi bat kide igo ziren pregoia irakurtzera. Leire Etxeberria "kamarera" eta Helena Zubillaga "danborreroa" izan ziren jaien bozeramaileak. Haien ondoan jaietako ikur nagusiak irudikatzen zituzten txirrindularia, elegantea, dantzaria... Hasiera umoretsua jaiari.

[Argazkiak] [Bideoa]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!