Arizmendi irabazle aizkora apustuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 30a, 02:00

Jon Arizmendik Egoitz Gorostegi Txatarrasek baino teknika eta kolpe hobea agertu zuen. Ikusmin izugarria piztu zuen herriko bi gazteen aizkora desafioak, eta ikuslez gainezka jarri zen Beko plaza.

[Argazkiak] [Bideoa]

 

Denbora alde handiarekin irten zen garaile Arizmendi; 23 minutu eta 32 segundo behar izan zituen hiru enborrak (bi kanaerdiko eta oinbateko bakarra) ebakitzeko. Txatarras-en denbora, lan berbera egiteko, 35 minutu eta 14 segundoko izan zen. Arizmendik Joseba Otaegi Zizurkilgo aizkolaria izan zuzen laguntzailea; Txatarrasek, berriz, iraganean sona handia eduki zuen Patxi Astibia aizkolari leitzarra.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!