Hartu trena kultur jaialdia gaur iluntzean Gurean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 29a, 02:00

Gaur, apirilak 29, 'Hartu trena' kultur jaialdia izango da iluntzeko 20:30etan Villabonako Olaederra kiroldegian. Euskal presoen eta haien senideen giza eskubideak aldarrikatzeko Tolosaldeko kultur talde eta eragile ugarik hartuko du parte bertan:

Parte hartzaile ugari

Jaialdiaren baitan, Tolosaldeko kultur talde askok hartuko du parte eta oso hitzordu polita izango dela aurreratu dute antolatzaileek; jaialdi dinamikoa eta alaia. Parte hartzaileen artean:

-Oihana Iguaran, Haritz Mujika eta Unai Mendizabal bertsolariak

-Ibarrako sokatiralariak

-Eneko Amondarain eta Javi Rivero sukaldariak

-Villabonako dantzari taldea

-Nerea Barriola sopranoa eta Ana Iparragirre piano-jotzailea

-Irene Caminos trialsin txapelduna

-Jone Gorostarzu olerkariak

-Oinkari dantza taldea

-Bihozkada musika taldea

-Amaia Oreja eta Kristina Solano trikitilariak

-Lizartzako Isk&bila txaranga

-Mirian Quin biolin-jotzailea

-Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze abeslariak

-Pirritx eta Porrotx pailazoak

-Alurr dantza taldea

-Eresargi, Eresargi Txiki eta Txintxarri abesbatzak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!