Bihar hasiko dira Elizmendiko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 29a, 02:00

Bihar, arratsaldeko 16:00etan botako dute jaien hasierako txupinazoa. Jai giroan murgilduko da Elizmendi auzoa igande gaua arte. Egitaraua, jarraian:

Apirilak 30, larunbata

16:00 Txupinazoa.

16:30 Mus Txapelketa herrikoia eskola txikietan. Bikoteko kideetako batek asteasuarra izan beharko du.

       15:45-16:15 Izena ematea.

       16:20 Zozketa.

       16:30 Txapelketaren hasiera.

Ondoren, haur jolasak.

Ondoren, zezen txiki eta poneyak.

19:30 Izer eta Narbaiza trikitilariak.

20:30 Herri afaria Erretore etxean.

22:30 Zezen-suzkoa.

23:00 Erromeria: Izer eta Narbaiza trikitilariak.

 

Maiatzak 1, igandea

11:30 Meza Santa Krutz ermitan.

Ondoren, hamaiketakoa eta toka txapelketa. Trikitilariak; Laja eta Larrañaga.

17:00 Herri kirolak. Aizkolariak, Jokin Alkizalete eta Eneko Saralegi. Harrijasotzaileak: Mikel Lopetegi (Urra) eta Hodei Iruretagoiena (Izeta IV).

Ondoren, Laja eta Larrañaga.

21:00 Festen amaiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!