• 0-3 urte: Ibilbideari itzuli bat.
• 4 urte: Plazan itzuli bat eta ibilbideari beste bat.
• 5 urte: Plazan itzuli bat eta ibilbideari beste bat.
• 6 urte: Plazan itzuli bat eta ibilbideari bi itzuli.
• 7 urte: Plazan itzuli bat eta ibilbideari 2 itzuli.
• 8 urte: Plazan itzuli bat eta ibilbideari 3 itzuli.
• 9 urtetik aurrera: Plazan itzuli bat eta
ibilbideari hiru itzuli.
Animazioa
Paladita eta Pantxineta klown pailazoak, Tiritatxo Irrien Lagunak taldekoa eta SuperH elkarteko kideak giroa alaitzen arituko dira.
Super H postua
Elkartearekin bat egiteko beste modua euren produktuak eskuratzea da. Larunbateko ekitaldian pultsera berriak eskuragarri izango dira. Pultserez gain, kamisetak, koadernotxoak, poltsak, txapak,...
Eskulanak
• Aurpegi margoketa, Txapak, Konfeti jokua, Txikiak margotzeko gunea.
Joku dinamikoak
• Saskibaloia, Golfa, Twisterra, Txingoa.
Sari banaketa, merienda, puzgarriak
Ospakizuna borobiltzeko parte hartzaile guztei diploma banatuko zaie. Txokolatada izango da denentzat, eta jolasean jarraitzeko puzgarriak ipiniko dituzte. Urnietako Super H festara hurbiltzeko hamaika arrazoi daude.
* Azken ordukoa: Larunbat goizetik puzgarriak izango dira probalekuan.