Zabalik da Aiztondoko udaleku irekietan izena emateko epea

Begirale izan nahi dutenek, maiatzaren 4ra arteko epea izango dute izena emateko. Udalekuetan parte hartu nahi duten haur eta gazteek berriz, maiatzaren 12ra arte izango dute horretarako aukera. Aiztondo zerbitzuen mankomunitatearen egoitzara jo beharko da horretarako (943 693 930).

Informazio gehiago:

Ludoteka: 2011-2013 urte bitartean jaiotakoak, biak barne

Udalekuak: 2012-2004 urte bitartean jaiotakoak, biak barne.

Egunak: Ekainak 27-Uztailak 22.

Begirale izateko, ezinbestekoa izango da 18 urte beteta izatea. Maiatzaren 4ra arte luzatuko da izena emateko epea, eta maiatzaren 6an azterketa egingo dute hautagai guztiek, 19:30etan Zizurkilgo Otaño eskolan.

Informazioa: Aiztondoko bulegoetan tel.:943 693 930 (goizez)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!