Lodifobiaren inguruko hitzaldia, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 27a, 02:00

Aizan talde feministak antolatuta, Lodifobia erreportajea ikusteko aukera izango da, eta, ondoren, Irune Alfonso lodiaktibistak bideratuko du gaiari buruzko tertulia. Gorputz lodiak izateagatik baztertu eta zigortutako emakumeak azalduko dira erreportajean, beraien esperientziaren berri ematen.

Plazida Otaño liburutegi berriko balio anitzeko gelan izango da proiekzioa, 18:30ean hasita.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!