"Musika ari du" Gurean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 27a, 02:00

Ostegun honetan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek saio berezia eskainiko dute Gurea antzokian. Euskadiko Orkestrako musikariekin eta Xabier Zabalarekin batera, musika klasikoko kantu ezagunak eta eurenak eskainiko dituzte ordubeteko ikuskizunean. Azken sarrerak Villabonako Amasa kafetegian salgai daude, eta soberan geratuz gero, Gureako leihatilan salgai jarriko dira egunean bertan. Soilik 19:00etarako sarrerak geratzen dira, 17:30erako sarrerak agortu baitira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!