Elizmendiko Santa Krutz jaiak, asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Jai giroan murgilduta ibiliko dira asteasuarrak datorren asteburu honetan. Larunbat arratsaldean hasi eta igande gaua bitarte, Santa Krutz jaia ospatuko dituzte Elizmendi auzoan. Egitarau oparoa prestatu dute:

Apirilak 30, larunbata

16:00 Txupinazoa.

16:30 Mus Txapelketa herrikoia eskola txikietan. Bikoteko kideetako batek asteasuarra izan beharko du.

       15:45-16:15 Izena ematea.

       16:20 Zozketa.

       16:30 Txapelketaren hasiera.

Ondoren, haur jolasak.

Ondoren, zezen txiki eta poneyak.

19:30 Izer eta Narbaiza trikitilariak.

20:30 Herri afaria Erretore etxean.

22:30 Zezen-suzkoa.

23:00 Erromeria: Izer eta Narbaiza trikitilariak.

 

Maiatzak 1, igandea

11:30 Meza Santa Krutz ermitan.

Ondoren, hamaiketakoa eta toka txapelketa. Trikitilariak; Laja eta Larrañaga.

17:00 Herri kirolak. Aizkolariak, Jokin Alkizalete eta Eneko Saralegi. Harrijasotzaileak: Mikel Lopetegi (Urra) eta Hodei Iruretagoiena (Izeta IV).

Ondoren, Laja eta Larrañaga.

21:00 Festen amaiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!