Zubimusuk botiken erabilerari buruzko hitzaldia antolatu du DYArekin elkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 26a, 02:00

Zizurkilgo Guraso Elkarteak botiken erabilerari buruzko hitzaldia antolatu du Gipuzkoako DYArekin elkarlanean. Hitzaldia gaur izango da, apirilaren 26an, 18:30ean Zizurkilen inauguratu berri den Plazida Otaño liburutegian:

Besteak beste, botiken erabilera onari buruz, ondorioez, automedikazioaz, botikak hartzeko orduan kontuan izan beharreko aholkuez edota administratzeko moduaz hitz egingo da. Hitzaldia irekia eta doakoa da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!