Katixa Agirreren Atertu arte itxaron eleberriak irabazi du 2015eko 111 Akademiaren Saria

111 Akademiako kideek idazle gasteiztarraren Atertu arte itxaron eleberria izendatu dute iazko obrarik gogokoena eta, beraz, 2015eko saria irabazi du. Sari-emate ekitaldia maiatzaren 5ean izango da Andoainen:

111 Akademiako akademiakideek hautatu eta izendatuta, Katixa Agirrek idatzi

eta Elkar argitaletxeak plazaratutako Atertu arte itxaron eleberriak jasoko du 2015eko

111 Akademiaren Saria. Hiru bozketa txandetan garatu da aukeraketa prozesua,

urtarrilean hasi eta apirilaren 23an amaitu dena. Lehenengo txandan, 2015ean gogokoen

izan zuten liburuaren alde bozkatzeko eskatu zitzaien 197 akademiakideei, eta lehen

txanda hartan saridun izendatzeko behar zen botoen %30a lortu zuen obrarik egon ez

zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituen.

Hirugarren eta azken txandan Katixa Agirreren Atertu arte itxaron eta Ramon

Saizarbitoriaren Lili eta biok izan ziren bi finalistak, eta Agirreren lana suertatu da

garaile.

Gauzak horrela, orain irabazleari saria ematea baino ez da geratzen. Maiatzaren

5ean ospatuko da 2015ko 111 Akademiaren Saria ezagutzera emateko ekitaldia,

Andoaingo Bastero kulturgunean, arratsaldeko 19:30ean.

Atertu arte itxaron

Road Movie antzeko bat Euskal Herrian barrena. Uliak bere sorterria erakutsi nahi dio

bikotekideari, eta ibilbide lasai bat prestatzen dute, udan zehar, bigarren mailako

errepideetan, Gustavoren BMW berrian. Dena ez da horren lasaia, ordea. Uliak badu

aitortu gabeko sekreturik, eta bidean topaturiko ezagunen batek ekaitza iragartzen du

bikotearen harmonian, zeruko laino beltzen antzera.

Hauek dira Agirrek 2015eko martxoan liburua aurkeztu zuenetik jaso ditugun

iruzkinetako zenbait pasarte:

‘Puzzle moduan idatzita dago eta hasieran bata bestearekin nola lotzen den

ulertzen ez baduzu ere, gero harrapatu egiten zaitu eta airean eramaten

zaitu, bukaera arte grinaz irakurriz.

‘Urteko liburuetako bat, nire uste apalean’.

‘Liburu hau irakurtzean Joyceren Ulises gogora etorri zitzaidan, atal

bakoitza ezberdina baita eta estilo propioa baitu’.

 

Iritzi guztiak www.111akademia.com web gunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!