Liburuaren Astea Fleming ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 25a, 02:00

Apirilaren 23an Nazioarteko liburuaren eguna dela eta Villabonako Fleming ikastetxean Liburuaren Astea ospatu zuten. Ekintza desberdinak antolatu zituzten: liburuen erakusketa, truke, ipuin kontalariak (idazleak, irakasleak, gurasoak…), bikote kontalariak (ikasleak):

 

"2. mailako ikasleek, adibidez, Sahara herrialdean oso ezaguna den fikziozko pertsonaia bat ezagutzeko aukera izan zuten bertako baten eskutik. Cheij Ahmed eta Jexux Eizagirre  idazleak eskolara etorri  ziren eta Chertaten istorio bat kontatu ziguten".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!