Bi hitzalditarako deia egin du Amasa-Villabonako Sortuk

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 25a, 02:00

Amasa-Villabonako Sortuk bi hitzaldiren berri eman du. Batetik, apirilaren 27an Joxe Mari Olarra preso ohi billabonatarrak Ibarrako kultur etxean amnistiaren norabidean euskal preso eta iheslariak etxera ekimenaren nondik norakoak azalduko ditu 19:00etan. Bestetik, maiatzaren 3an Joseba Permach izango da Villabonako Aljibean 19:30etan, berriki Sortuk argitara emandako hirugarren  informe sozio ekonomikoaren berri emateko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!