Errefuxiatuei buruzko hitzaldia eskainiko du bihar Arturo Garcia Luciok

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 25a, 02:00

Bihar asteartea, apirilak 26, Villabonako Parrokiak errefuxiatuen inguruko hitzaldia antolatu du Udalaren babesarekin. Subijana etxean izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Arturo Garcia Lucio politika ekonomikoetan eta soziologian adituak gaia gerturatzen eta kontzientzia sortzen lagunduko du gaztelaniaz eskainiko duen hitzaldian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!