Aimar Irigoien txapeldun, Gorostidi Harriaren X. edizioan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 25a, 02:00

Urtero legez, arrakasta beroa izan zuen atzo Adunako pilotalekuan jokatu zen Gorostidi Harria txapelketaren X. edizioak. Harmailak jendez lepo beteta, hamar harrijasotzaileak nor baino nor aritu ziren. Emozioz gainezkakoa izan zen emaitza: segundo baten aldearekin irabazi zion Aimar Irigoienek Jokin Eizmendiri:

Argazkiak

Bost harri ezberdin zituzten harrijasotzaileek (139 kiloko erreka harria, 150 kiloko zilindro zaharra, 155 kiloko errektangular zaharra, 160 kiloko zilindro zaharra eta 175 kiloko zilindro zaharra), bakoitzari bost altxaldi ahalik eta denbora gutxienean emateko. Eta saiatu ederki saiatu ziren hamar parte hartzaileak, ikusleen txaloak eta animoak jasoz.

Josetxo Urrurtiak zaintiratua izan zuen erreka harria jasotzen ari zela eta lanak amaitu gabe utzi behar izan zuen bere lan saioa. Irabazlea Aimar Irigoien izan zen; segida-segidan, segundo batera geratu zitzaion Jokin Eizmendi. Emozioa bor-borka, beraz, atzokoan Adunan.

Datorren larunbatean, apirilak 30, txapelketa bere osotasunean ikusteko aukera izango da ETBko lehen katean, arratsaldeko 16:00etan.

Sailkapena

1.- Aimar Irigoien 2' 25''

2.- Jokin Eizmendi 2' 26''

3.- Joseba Ostolaza 3' 59''

4.- Aimar Galarraga 4' 44'

5.- Iban Ugartemendia 4' 52''

6.- Jexux Mari Iruretagoiena (Izeta III) 4' 59''

7.- Kortaberri 6' 01''

8.- Urtzi Telleria 6' 03''

9.- Odei Izeta (Izeta IV) 7' 09''

10.- Josetxo Urrutia ------

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!