Plazida Otaño Aiztondoko liburutegia, zabalik da

Larunbatean, Liburuaren egunean, zabaldu zituen ateak Plazida Otaño Aiztondoko liburutegiak. Egun osoko egitaraua antolatu zuten larunbateko irekierarako. 11:30etan hasi zen irekiera ofiziala, hitz ederrak, musika, bertsoak eta dantza bateratuz. Ondoren, liburutegi berria ikusteko aukera izan zuten eskualdeko herritarrek. Ipuin kontaketak izan ziren ondoren, goiz eta arratsaldez. Harrera ona egin zieten herritarrek instalakuntza berriei. Gaurtik aurrera, ateak zabalik aurkituko dituzte bertaratzen direnek, astelehenetik larunbat eguerdira.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!