Bihar zabalduko ditu ateak Plazida Otaño Aiztondoko liburutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 22a, 02:00

Bihar, larunbata, Plazida Otaño Aiztondoko liburutegia zabalduko da Zizurkilgo Joxe Arregi plazan . Goizeko 11:30etan egingo da inagurazio ekitaldi ofiziala eta egun osoan zehar bideo emanaldiak, ipuin kontaketak eta beste hamaika ekintza antolatu dute:

Aiurriko erreportajea

Ez da ohiko liburutegia. Zizurkilgo Udalaren ekimenez sortutako proiektua izan arren, Aiztondoko herriei ere zerbitzua emango dien liburutegi berrizailea izango da: Aduna, Alkiza, Asteasu eta Larraulgo Udalek ere hasieratik parte hartu dute proiektuaren diseinuan.

Larunbateko irekierarako egitarau zabala antolatu dute:

-11:30 Bukalai dantza taldea eta Loatzo musika eskolako musikarien parte hartzearekin gonbidatuei ongi etorria, sarrera hitzak eta luntxa.

-Ondoren, Maria Altuna artista zizurkildarraren erakusketaren inaugurazioa.

-Bailarako eta bertako aktibitate eta bizitzari buruzko etengabeko bideo emanaldia balioanitzeko gelan.

-13:00 Helduei zuzenduriko istorio kontaketa.

-14:00 Liburutegia itxi.

-16:00 0-5 urte bitartekoentzat ipuin kontaketa.

-17:00 6-8 urte bitartekoentzat ipuin kontaketa.

-18:00 9 urtetik gorakoentzat ipuin kontaketa.

-19:00 Jubilatuei zuzenduriko kontaketa.

-20:00 Itxiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!