Amodioaren ziega antzezlana Gurea antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 22a, 02:00

Gaur, apirilak 22, Lauka tetaroak, 'Amodioaren ziega' antzezlana eskainiko du Gurea antzokian 20:30etan. Antzezlanaren testua Xabier Mendiguren idazleak osatutakoa da. Aktore lanetan Nazaret Froufe, Urki Muguruza, Joana Ocaña eta Eneko Sagardoy arituko dira. Sarrera: 10 euro. Antzezlanaren nondik norakoa, jarraian:

Xabier  Mendigurenen Amodioaren ziega-k gaurkotasunezko egoera bat kontatzen du, egoera sozio-politiko konkretu bat. Kartzela bateko “bis a bis” bat hain zuzen. Bikote bat da protagonista (Aitor eta Miren). Bata presoa eta bestea bisitan doakion bikotekidea. Egoeran harrapatuta, ihes egin ezinik, aske izateko eta bizirik sentitzeko eskubideagatik borrokatzen dute. Bien arteko hari hauskorrenak zein indartsuenak begi bistan utziz.
 
    Idazleak kartzelako ziega batean kokatzen ditu pertsonaiak  etorkizun zehatzik gabeko amodio istorio hunkigarria azaleratuz

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!