Datorren urtean hobeto antzezlana gaur Atxulondon

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 22a, 02:00

'Datorren urtean hobeto' antzezlanak emango dio hasiera gaur iluntzean Zizurkilgo Antzerki Asteari. 20:00etan Atxulondo kultur etxean izango da emanaldia. Hiru aktoresa arituko dira taula gainean: Iraitz Lizarraga zizurkildarra, Itziar Urretabizkaia eta Ainhoa Garai. Bizitzako pasarte, bakarrizketa, pentsamendu nahiz kronikak eskainiko dituzte. Sarrera: 3 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!