Zubimusu zubia berritzeko lanetan, antzina berregituratutako aldea eraitsi dute

Zizurkil eta Villabona arteko Zubimusu zubia konpontzen ari dira azken hilabeteotan. Atzo, antzinako zubiaren berregituratutako aldea eraitsi zuten langileek. Izan ere, 36ko Gerran frankistei herriko sarrera galarazteko zubiaren zati bat bota egin zuten errepublikarren aldekoek eta gerora, hormigoiarekin osatu zen, desegindako harrizko arku itxura galduta. Orain, hormigoizko zati hori bota dute langileek eta gainerakoa bere horretan mantenduko dute, ondare historiko izendatutako antzinako zubiaren gainean egingo dituztelarik zubia berritzeko gainerako lanak:

Lehen hiru argazkietan, hormigoizko zatia eraitsita, atzo ateratako argazkiak. Azken irudian, Zubimusu zubia, orain artean bezala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!