'Udan jolasean' udaleku irekietan begirale izateko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 21a, 02:00

'Udan jolasean' udaleku irekietan begirale izateko izen-ematea zabalik da. Apirilaren 26an amaituko da epea Villabonako Katea gaztelekuan (gazteria@villabona.eus /
943 69 47 87). Deialdian parte hartu ahal izateko hainbat baldintza bete beharko da:

DERRIGORREZKOA IZANGO DA
• 18 urteak beteak izatea edo 2016. urtean betetzea.
• Euskara ondo menderatzea.
• Elkarrizketa-talde dinamika GAINDITZEA.
Hautatze prozesuak 2 fase izango ditu:

Titulazio eta esperientzia atala eta elkarrizketa-talde dinamika. Zuzeneko hartu emanak duen garrantzia azpimarratu nahian 1go faseari %40ko balioa emango zaio eta 2. faseari %60a.

1. fasean: Titulazio eta lan esperientziaren balorazioa egingo da (denbora libreko begirale edo zuzendari titulua, heziketarekin zerikusia duten ikasketa, ikastaro, monografikoak, e.a., esperientzia antzeko lanetan eta langabetu edo ikaslea izatea).
2. fasean: Elkarrizketak-talde dinamikak egingo dira. 45 minutuko iraupena izango dute eta baloratuko direnak hurrengo atalak izango dira: Parte hartzea. Gizarte trebetasunak. Talde lanerako gaitasuna. Euskara maila. Diskurtsoa.

Izenak emateko epea: Apirilak 26

Izen emateak egiteko tokia:
Villabonako gaztelekua
Berria kalea 79, edo
gazteria@villabona.eus helbidera igorriz
Telf. 943 69 47 87
Izena emateko orduan: Curriculuma eta begirale tituluaren kopia entregatu behar dira

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!