Bihar hasiko da Zizurkilgo XIV. antzerki astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 21a, 02:00

Bost antzerki emanaldi hartuko ditu aurtengo ekimenak. Helduei zuzenduriko 'Datorren urtean hobeto' antzezlanak zabalduko du egitaraua, bihar. "Ohorea da Iraitz Lizarraga herritarra taulagainean ikusteko aukera izatea" azpimarratu du Ainhoa Larrea teknikariak. Apirilaren 30era bitarte, haur zein helduek izango dute antzerki emanaldi ezberdinez gozatzeko aukera. Maite Amenabar zinegotziak eta Ainhoa Larrea teknikariak eman zuten egitarauaren berri:
 

Apirilak 22, ostirala. 20:00, Atxulondo

'Datorren urtean hobeto'. Txalo konpainia. Hiru emakume taulagainean, bizitzako pasarte, bakarrizketa, pentsamendu, kronika... taularatzen.

Apirilak 25, astelehena. 11:00, Atxulondo

'Boli,Bili, Boli'. HH2-HH5eko haurrentzat. Juan Kruz Igerabideren olerkietan oiinarritutako txotxongilo ikuskizuna.

Apirilak 26, asteartea. 11:00, Atxulondo

'Bidaia bizitzen'. LH1-6ko haurrentzat. Txotxongloak eta zirkuko teknika ezberdinak joaratzen dituen ikuskizuna.

Apirilak 28, osteguna. 11:00, Atxulondo

Pedro Mari Otaño ikastetxeko gaztetxoen emanaldia. Lehen hezkuntzako lehen mailako ikasleek, 'Zazpi antxume' eskaini dute. Seigarren mailakoek, 'Orreaga'.

Apirilak 30, larunbata. 22:30, Iriarte.

'Umorea' Jose Kruz Gurrutxagaren bakarrizketa.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!