Behar Zana bola taldeak ikastaroa antolatu du haurrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 21a, 02:00

Bihar, –apirilak 22–, eta hurrengo ostiralean, –apirilak 29–, bi saio eskainiko dituzte bola jokoaren ardatz nagusiak haurrei erakusteko. Azalpenak entzuteaz gain, bola botatzeko aukera izango dute umeek bolatokian, Olaederra kiroldegiaren ondoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!