Koadrilen eguneko bazkarirako txartelak

Aurtengo Santa Krutz jaietako koadrilen eguna maiatzaren 2an izango da, astelehenarekin. Jai batzordeak egunari dagozkion xehetasun guztiak lotu ditu, eta dagoeneko bazkarian parte hartzeko txartelak 6 euroko prezioan salgai daude Irunberri, Txindoki, Xaxi eta Txitibar tabernetan. 

Txartela eskuratzea ezinbestekoa da koadrilen eguneko bazkarian parte hartu ahal izateko. Prezio horretan tokia eta edaria sartzen dira. Janaria, aurreko urteetan egin bezala, bakoitzak berea eraman beharko du. Koadrilen eguneko bazkaria 14:30ean hasiko da Bekoplazan. Euriarekin, Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian.

Koadrilen egunaren ospakizunak goizetik hasiko dira, gazteen arteko jolasekin. Bazkariak batuko ditu festazale guztiak, eta ondoren txosnatan karaokea antolatuko dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!