Igoera lortu dute

Senior mailako taldekideak seniorreko 2. mailan arituko dira hurrengo denboraldian. Hauexek dira igoera lortu duten kirolariak: Hodei Perez, Ugaitz Alonso, Carlos Larrañaga, Aitor Urretabizkaia, Xabat Petrikorena, Unai Rodriguez, Ion Rodriguez, Aitor Alcantara, Ion Abad, Ander Zalakain, Asier Lizaso. Entrenatzailea: Angel M. Gonzalo.

 

Andoaingo Ganbara saski taldeko senior mailakoek datorren urtean 2. mailan jokatuko dute, aurreko asteburuko garaipenarekin igoera ziurtatuta utzi eta gero. Liga hasi zenetik sailkapenaren gaialdean ibili dira, eta orain liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan balentria lortu dute. Zorionak!

Ganbara SenM 57-53 Andraitz A
Igoera eskura zegoelako edo, izugarri kosta zitzaien garaipena eskuratzea. Bi jardunaldiren faltan igoera ziurtatuta dute. Helburu berria polita da, liga lehen postuan amaitzea.

Ganbara InfM 25-32 Alumak
Denboraldia amaitu da, gaztetxoenak ondotxo ibili direla esan daiteke. Igoerako ligaxkan lehian aritu eta gero, maiatzean udaberriko txapelketan arituko dira.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!