Larunbatean zabalduko ditu ateak Plazida Otaño Aiztondoko liburutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Datorren larunbatean, hilak 23, irekiko ditu ateak Plazida Otaño izena izango duen Aiztondoko liburutegiak Zizurkilgo Joxe Arregi plazan kokatuta dago liburutegia. Goizeko 11:30etan egingo da inagurazio ekitaldi ofiziala eta egun osoan zehar bideo emanaldiak, ipuin kontaketak... egongo dira:

Aiurriko erreportajea

Ez da ohiko liburutegia. Zizurkilgo Udalaren ekimenez sortutako proiektua izan arren, Aiztondoko herriei ere zerbitzua emango dien liburutegi berrizailea izango da: Aduna, Alkiza, Asteasu eta Larraulgo Udalek ere hasieratik parte hartu dute proiektuaren diseinuan.

Larunbateko irekierarako egitarau zabala antolatu dute:

-11:30 Bukalai dantza taldea eta Loatzo musika eskolako musikarien parte hartzearekin gonbidatuei ongi etorria, sarrera hitzak eta luntxa.

-Ondoren, Maria Altuna artista zizurkildarraren erakusketaren inaugurazioa.

-Bailarako eta bertako aktibitate eta bizitzari buruzko etengabeko bideo emanaldia balioanitzeko gelan.

-13:00 Helduei zuzenduriko istorio kontaketa.

-14:00 Liburutegia itxi.

-16:00 0-5 urte bitartekoentzat ipuin kontaketa.

-17:00 6-8 urte bitartekoentzat ipuin kontaketa.

-18:00 9 urtetik gorakoentzat ipuin kontaketa.

-19:00 Jubilatuei zuzenduriko kontaketa.

-20:00 Itxiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!