Euskal presoak herriratzeko eskatzen duen ikurra margotu dute berriz Malkar plazan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 19a, 02:00

Apirilaren 14an, Malkar plazan margotuta zegoen Euskal presoak herriratzea eskatzen zuen ikurra ezabatu zuten Udal langileek, Amasa-Villabonako EAJren erabakiz. Iluntzean,  Amasa-Villabonako Sortuk batzarra deitu zuen eta erabaki hori salatzearekin batera, apirilaren 18an berriz ere margotzeko deia luzatu zuen. Atzo iluntzean, beraz, hainbat herritarrek deiarekin bat egin eta berriz ere irudia margotu zuten Malkar plazan, lehengo irudia kokatzen zen gunean bertan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!