XXIV. Loatzoko igoera-jaitsiera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 18a, 02:00

Urteroko legez, aurten ere, Amasako gazteek eta Uxo-Toki elkarteak Loatzoko igoera-jaitsiera antolatu du. XXIV. edizioa datorren igandean izango da, apirilaren 23an:

Amasako plaza 90 metrotan dago eta Loatzoko gaina 631 metrotan. Loatzora igo eta berriro irteera tokira itzuli beharko du korrikalari bakoitzak, guztira, 9,73km-ko ibilbidea eginez. Jaitsiera arriskurik gabekoa da. 

Lasterketa apirilaren 24an, igandea, burutuko da. Irteera 10:30etan Uxo-Toki elkartetik. Izen-ematea, berriz, egunean bertan izango da goizeko 9:00etatik aurrera Uxo-Toki elkartean, doan. 

Sariak:

Lehenengo 3 sailkatuei.

Sariak: Gizonak=Emakumeak
           1. 120€
           2. 80€
           3. 50€

Sari-banaketan,  parte hartzaileen artean zozketa mundiala egingo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!