Auzoz auzoko bilerak, aste honetan lau

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 18a, 02:00

Andoaingo Udalak zazpi bilera deitu ditu beste hainbeste auzuneetan, helburu bikoitzarekin: Batetik, Udalaren jardueraren berri ematea eta, bestetik, auzotarren proposamenak eta kezkak zuzen-zuzenean jasotzea. 

Auzoz auzo, apirilak 18-21:

Buruntza, Leizotz
Apirilak 18, astelehena. 18:30. Udaletxea, pleno aretoa.

Karrika, Etxeberrieta
Apirilak 19, asteartea. 18:30. Karrika, Karrika elkartea.

Goiko eremua, La Salle, Plazaola
Apirilak 20, asteazkena. 18:30. Urigain, areto nagusia.

Sorabilla, Bordaberri
Apirilak 21, osteguna. 18:30. Sorabilla, auzo elkartea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!