Udal inbertsioak aurkezteko bilerak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 18a, 02:00

Udalak hamaika inbertsio estrategiko egiteko asmoa du, baina herritarrak izango dira aukeraketan parte hartuko dutenak. Aste honetan, hiru bilera deituko dituzte, astelehenetik asteazkenera.

Bilera sorta:

Udalak datozen hilabete eta urteetan garatzeko hamaika inbertsio estrategiko landu ditu, azken hilabeteotako parte hartze prozesuaren ondorioz. Proposamen modura herritarrei aurkeztu zaizkionak hauexek dira: Kiroldegiaren eraberritzea, Idiazabal kalearen antolamendua, igerileku estalia, Etenetako igogailua, Mugikortasuna Arantzubi kalean, estalpea Plazido Muxikan, etxebizitza sozialak, San juan plazaren eraberritzea, Xoxokako plazaren eraberritzea, aparkalekuak eta Oztarango pasagunea.
Hamaika egitasmo horiek xehetasunez aurkeztuko dituzte datorren astean, jendaurreko bileretan. Udalerriaren etorkizunean eragingo duten neurriez hitz egiteko bilerak irekiak dira.

Bilera sorta
Denda Berri:
19:30. Elkartea.
Apirilak 18, astelehena.
Xoxoka:
20:00. Auzo elkartea.
Apirilak 19, asteartea.
Lekaio:
19:00. Areto nagusia.
Apirilak 20, asteazkena.

Apirilaren 21etik aurrera komunikazio kanpaina abiatuko da, bileretan egon ez direnei ere informazio guztia helarazteko helburuarekin. 
Azkenik, hamaika aukera horietan artean urnietarrek aukeratzeko modua izango dute. Zehazki, urnietar bakoitzak lehentasunezko hiru inbertsio zehaztu ahal izango ditu apirilaren 25ean hasi eta maiatzaren 11 bitarte luzatuko den parte hartze prozesuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!