Urki udaberriari ongi etorria emanez Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 17a, 02:00

Euskal Herriko dantza saio anitzen erakustaldia ederra eman dute Urkiko dantzari gazteek Basteron. Hilabeteetan prestatzen ibili eta gero, jatorri eta koreografi ezberdineko dantza sorta eskaini dute.

[Argazkiak ikusgai]

 

Haur, gazte eta helduek osatutako taldeak joan dira igotzen Basteroko oholtzara, eta txalo zaparrada jaso dute saio bakoitzeko. Honako errepertorioa taularatu dute: Agurra, Makil txiki, Makil handi, Ituren, Aranz, Uztai txiki, Uxtai handi, Gipuzkoako soka dantza, Arratia, Oriako Sorgin dantza, Launako, eta, Otsagi.
Udaberriari ongi etorria euskal folklorearen erakustaldiarekin egin ostean, Santa Krutzetan ematekoa duten emanaldiari begira jarri dira Urkiko dantzariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!