Elkartasun kontzertua, Tenpora taldearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 15a, 02:00

Gaur iluntzean, elkartasun kontzertua izango da Gurea antzokian 20:00etan tenpora taldearen eskutik. 'Mundu berria' diskoa aurkeztuko dute. Sarrerak 10 euro balio du eta sharar errefuxiatu guneetatik etorritako 15 neska-mutilek uda Amasan igaro ahal izateko baliatuko da sarreretatik lortutako dirua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!