Bilboko manifestaziorako deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 15a, 02:00

Andoaingo preso ta iheslari ohiek euskal gizarte osoari Bilboko manifestazioan parte hartzeko dei egiten dute:

“Dei egiten dugu apirilaren 17ko manifestazioan parte hartzera eta sakabanaketaren aurka, presoen etxeratzearen alde lanean ari diren edota aldekotasuna adierazi duten eragile sozial eta instituzional guztiei elkarlanerako gonbita luzatzen diegu”, adierazi zuten. EPPK euskal preso politikoen kolektiboari babesa adierazi zioten, ekitaldi berean. “Guk hauxe diogu, ozen: beraiekin bat egiten dugula jasaten duten bortizkeria sistematikoari aurre egiteko borrokaldi eta ahalegin guztietan, baita legedi barneko baliabideak erabiltzeko erabaki eta urratsak ematean ere”.

Bus zerbitzua Andoaindik
Andoaindik autobusa antolatu dute eta izena emateko aukera dago Xaxin eta Irunberrin. Bilboko manifestazioa eguerdiko 12:00etan abiatuko da La Casillatik. Andoaindarrak goizeko 10:00etan autobusean irtengo dira Makaldegitik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!