Lana bilatzen laguntzeko tailer eraginkorrak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko api. 14a, 02:00

Tailerrak zehatzak dira, eta lana bilatzen ari direnentzat garrantzia handikoak: Curriculum on bat nola idatzi, lanerako hitzorduak nola prestatu, lana non bilatu, etab. Andoaingoa eskualdeko enplegu gune bakarra da, beraz, urnietarrentzat ere interes handikoa da. 

Andoaingo La Salle Berrozpeko enplegu zentroak lana bilatzera zuzendutako doako tailer desberdinak eskainiko ditu apirila eta maiatzean zehar. 
Doakoak izango dira tailer horiek, Lanbide zerbitzuan izena emanda daudenentzat. Ordutegia kasu guztietan berdina izango da. Goizeko 09:00etan hasiko dira, eguerdiko 12:00ak arte. 
Mamen Rasero da bertako teknikaria (943 590 557).

Tailerrak:
Apirilak 19, 27, 28, 
Maiatzak 17:
Lanerako elkarrizketa prestatzeko saioak. 
Maiatzak 10:
Lana non bilatu, lan saioa.
Maiatzak 5, 12:
Lanbide.net gunean nabigatzen ikastea.
Maiatzak 25:
Emakumezko langileen eskubideei buruzko tailerra: “Diskriminatzaileak izan daitezkeen eguneroko egoerez ohartaraztea: lan-elkarrizketako galdera pertsonalak, baimenak ukatzea, e.a”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!