Izan ere, haurrei eskainitako lasterketa txikiak eta antolatutako gainerako jarduerak Urnietako eta inguruko herrietako familia askoren arreta piztu zuen.
Aurtengo ediziorako pailazoen emanaldia, puzgarriak eta jolasak iragarri dituzte. Eta, nola ez, San Juan plaza inguruan egiten den lasterketa txikia. Jaialdia arratsaldeko 16:30ean hasiko da, iluntzeko 19:00ak arte.
Festara gerturatzen diren familiek antolakuntzarekin bat egin dezakete 5 euroko pultsera eskuratuz.
Super H elkartearen jarduna geroz eta ezagunagoa den arren, gogoan izan behar da Urnietako elkarteak lortzen duen diru guztia minbizia duten haurren ikerkuntzara bideratzen duela.
Eguraldiak lagunduz gero, festak ospakizun ederra izateko osagai guztiak ditu.